Gaubeila
Aiherrako Beltzuntze kultur taldeak GAUBEILA antolatzen du aurten ere, azaroaren 10ean, astearta iluntzean, 21:00etatik goiti, Denen Etxean.
Hitzordu hau euskarazko gaualdi goxo baten iragaiteko parada da, bertsua, kantua eta irri ixtorioen artean. Kafe-antzoki gisa antolatua den sala berotuan bata bestearen ondotik taularatuko dira artistak, azken kanta elgarrekin eman arte. Anartean, herritarrek eskeini bixkotxak, bai eta ere edari bero eta hotzak jastatzen ahalko dira mahain inguruan, kandela baten argittoan.
Hara aurtengo egitaraua :
Kantuz :
- Watson lapurtarra
- "Los viernes al ron" talde Antzuolarra
- JM Bedaxagar, M Arotze eta M Etxekopar kantari eta musikari xiberotarrak
Bertsutan : Ekhi Erremundegi, Maddalen Arzallus eta Patxi Irirart
Irri ixtoriotan : Ugutz.
Azpimarratu nahi ginuke aurten Antzuola eta AIherraren arteko binazkatzearen 25. urtemuga ospatzen ari garela, eta karia horretara hilabete guziz ekitaldi bat antolatzen dela, Antzuolan eta AIherran aldizka. Azaroko ekitaldia gaubeila da, eta horregatik Antzuolako "Los viernes al ron" taldea ekarrarazten dugu, bi herrien arteko harremanen iraunkortzeko xedearekin.